XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VIII Atalburua

ONDAREAREN EZARPENA

68garren Atala

1. Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeen diruak bere zernolakoaren arauerako segurantza, eskurakortasuna eta emankortasuna irizpide direla ezarriko dira.

Hoien ehuneko 30ekoa, nahitaez, honako hauetan ezarri beharko da:

a) Ehuneko 15ekoa gutxienez, Erresumak, Autonomia-Elkarteek, Foru edo Probintzia-Diputazioek eta Udal-Erakundeek jaulkitako edo bermatutako herri-dirubaltzetan.

b) Eusko Jaurlaritzako Ekonomia-Batzordeak Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz horretarako gai jotako dirusari finko nahiz aldakorreko baloretan.

2. Bere bazkideei araudian ohartemandako eran egindako jesapenek ezingo dute aurreko zatian esandako dirubaltzen ehuneko 10ekotik gora jo, ez ekoizpideez, etxebizitzaz edo hoien antzeko Gizarte-Suztapenezko zertarakoaz bestetarako erabili ere.

3. Ogasun mugiezinetango ezarketek ezingo dute esandako dirubaltzen ehuneko 30ekotik gora jo.

69garren Atala

Ekonomia eta Herriogasuntza-Sailak, urteoro, aurreko atalaren b) zatian esandako diruezarketak egiteko gai diren baloreen zerrenda argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

ERABAKI GEHIGARRIA

Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Norbanako-alorreko Aseguroei buruzko agintepideak eskuratu dakizkion artean Araudi honen 10garren Atalak agintzen duen Argipide-Txostenari buruz sortu daitezkeen auzitan, 1943garreneko Maiatzaren 26ko Dekretoaren 27garren Atalean jartzen diren bideak egingo dira, aginte-auzia Konstituzio-Epaitegiaren aurrera eramatearen kaltetan gabe.